Agurra


Historian zehar erakutsitakoaren arabera, Barakaldo kulturarteko herri solidarioa da. Kultur aniztasuna gure udalerriko errealitate bat da, eta geroz eta herrialde zein leku gehiagoko herritarrok bizi gara elkarrekin. Hori dela eta, funtsezkotzat eta oso erabilgarritzat jotzen dugu Barakaldoko Baliabideei buruzko Informazio Gida hau, zeinetan zerbitzuak, telefono interesgarriak eta tramiterik ohikoenak eskaintzen diren.

Hizkuntza ez jakitea oztopo handia da atzerritik datozenentzat. Horregatik, zazpi hizkuntzatan kontsulta daiteke gida hau: euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez, frantsesez, arabieraz, errumanieraz eta txineraz.

Jarraipena emango diogu kontu honi, eta baliabideak zein edukiak gaurkotzeaz gain, berriak sartuko ditugu, gure bizilagunen eguneroko gestioetan laguntze aldera. Tresna hau erabilgarria izango duzuelakoan gaude.