Auzolan
Auzolan Programak lan-merkatutik baztertutako langabeentzat prestakuntza eta enplegu programa bat eskaintzen du, funtsean publikoa dena. Programa horretaz goza dezaketen pertsonak Barakaldon erroldaturik daudenak eta Oinarrizko Errenta jasotzen dutenak dira, bereziki familia-kargak dituztenak baina ezkontiderik ez dutenak.
Programa hau Udalarekin Gizarteratzeko Hitzarmen bat sinatu duen edozein pertsonak erabil dezake.
NON?
Gizarte-laneko unitateetan (GLU) programari buruzko informazioa eta orientazioa eskaintzen da.