Sustraitze soziala


Sustraitze sozialagatik Egoitza-baimena lortzeko ezinbestekoa da:

  • Gutxienez, hiru urteko aldi etengabeaz Espainian egon izana egiaztatzea errolda-agiri , ziurtagiri mediko, notarioen agiri, banku-libreta, jatorrizko herrialdera dirua bidali izanaren egiaztagiri eta horrelakoen bidez.
  • Espainian eta jatorrizko herrialdean zigor-aurrekaririk ez edukitzea.
  • Eskaera egiten den unean langileak eta enpresaburuak sinatutako lan-kontratu bat izatea, gutxienez lanbidearteko gutxieneko soldata bermatuko duena eta astean gutxienez hogeita hamar orduko lanaldia izango duena (20 ordu adingabeak edo mendekotasuna duten pertsonak ardurapean baditu).
  • Espainian modu legalean bizi diren eta baimen egokia duten beste atzerritar batzuen senitartekoak (ezkontidea, izazteko bikotea, aita, ama, aitaita, amama, semea, alaba edo iloba) direla egiaztatzea edo gizartean integratuta daudela egiaztatzeko Autonomi Erkidegoak egindako txostena aurkeztea. Txosten hori egiteko eskabidea Eusko Jaurlaritzako Hiriburuetako Zuzenean Zerbitzuan aurkeztuko da. Horretan hauexek azalduko dira: pertsonak bizilekuan egindako denbora, bizitzeko dituen bitartekoak, erabiltzen diren hizkuntzen maila, inguruko gizarte-sareetan duen integrazioa, erakunde publiko edo pribatuek gizartean edota lanean integratzeko antolatutako zein programatan parte hartu duen eta bertakotze-maila zehazteko baliagarriak izan daitezkeenak. Ohiz kanpo, lan-kontratua izateko baldintzatik salbuetsita egoteko proposamen-txostena egin ahalko da, pertsonak bizitzeko bitarteko nahikoak dituela egiaztatzen badu.

 

Txosten hauek beharrezkoak dira, baina ez dira lotesleak eskudun agintariek baimena emateko orduan.

Sustraitze sozialagatik Egoitza-Baimena emateko bisatua ez da beharrezkoa eta lan egitea ahalbidetzen du.

NON?

Atzerritarrentzako Bulegoan eskatu behar da.