Espainiar herritartasuna lortzea


Espainiar herritartasuna lor daiteke Espainian legez 10 urtez jarraian bizi izan bada.

Asilo eta babesa lortu duten atzerritarrek bost urtean lor dezakete.

Iberoamerikako herrialdeetako, Andorra, Filipinak, Ekuatore Ginea, Portugalgo edo jatorri sefardia dutenek urte bian lor dezakete.

Urte batean, soilik Espainiako lurraldean jaio denak eta bi urtez jarraian espainiar herritar edo erakunde baten tutoretzapean egon denak lor dezake. Baita urtebete espainiar pertsona batekin urtebete ezkonduta daramanak ere edo espainiar baten alargunak, ezkontidea hil zenean bananduta ez bazeuden. Azkenik, urtebeteko epe horretan aukera izan dezake, Espainiatik kanpo jaiotako pertsonak, gurasoetako bat edo aiton-amonetako bat espainiarra bada.

Espainian guraso atzerritarrengandik jaiotako haur guztiak ez dira espainiarrak. Horretarako euren lege zibilen arabera naziotasuna lur-eskubideagatik lortu behar da eta ez odol-eskubideagatik (naziotasunaren presuntzio arrunta).

NON?

Bizilekuagatik Espainiako nazionalitatea lortzeko prozedura internet bidez hasten da, Justizia Ministerioaren webgunetik.

Espainiar herritartasuna lortzeko izapideak Barakaldoko Erregistro Zibilean egiten dira.

Interenetez eskaria aurkeztuz gero, aurretik pauso hauek egin behar dira:

  • Espainiako nazionalitatea lortzeko azterketak egitea.
  • Nazionalitatea lortzeko eskatzen den dokumentazioa prestatzea:
  • Eskaera bidali aurretik zerga administratiboa ordaintzea.
  • Eskaria internet bidez egitea gomendatzen den arren, aurrez aurre aurkezteko aukera dago

Manual para la tramitación telemática de la nacionalidad española

Informazio gehiago

Nazionalitate-espedienteak izapidetzearen egoerari buruzko kontsulta, bizilekuaren arabera

Espainiako nazionalitatea lortzeko beste aukera batzuei buruzko informazioa

Nazionalitatea lortzeko azterketak


Espainian bizi direlako, espainiar nazionalitatea eskuratzeko tramitea hasi nahi duten pertsonek azterketa bi gainditu beharko dituzte: DELE (A2 edo goragoko maila) gaztelaniazko diploma atzerriko hizkuntza gisa, eta CCSE agiria, Espainiako Konstituzioa eta gizartearen eta kulturaren errealitatea ezagutzea probatzen duena.

Adingabeek eta ezgaitasun bat aitortuta duten pertsonek ez dute proba hau egin beharko.

Ez dute DELE azterketa egin beharrik izango:

  • A2 diploma aterata duten pertsonek. Edozelan ere, gaztelaniazko oinarrizko ezagutza egiaztatzen duen agiri ofiziala aurkeztu beharko dute Cervantes Institutuan.
  • Gaztelania hizkuntza ofiziala duten ondorengo herrialdetako pertsonek: Argentina, Bolivia, Chile, Kolonbia, Costa Rica, Kuba, Ekuador, El Salvador, Guatemala, Ekuatore Ginea, Honduras, Mexiko, Nikaragua, Panama, Paraguay, Peru, Puerto Rico, Dominikar Errepublika, Uruguay eta Venezuela.

Cervantes Institutua da proba bietako erakunde kudeatzailea.

Informazio gehiago

Izena emateko jarraibidea

Probetarako izena eman eta materiala lortzeko, erabiltze gisa erregistratu behar da Cervantes Institutuaren web gunean. Posta elektronikoa eduki behar da.

Behin erregistratuta, interesatuak Cervantes Institutuko web gunera jo behar du, eta bere erabiltzaile gunetik zenbait gestio egin dezake: laguntzarako materiala eskuratu, CCSE eta DELE probak egiteko izena eman eta ordainketa egin, eta azterketak gainditu ondoren, egiaztagiriak deskargatu.

Izen-ematearen kostua

  • CCSE proba: 85 euro
  • DELE proba: 124 euro

Izen-ematea kreditu-txartelaren, zordunketa-txartelaren edo PayPal sistemaren bidez egin daiteke.

Noiz eta non

Probak Cervantes Institutuak aintzat hartutako Espainiako edozein azterketa-zentrotan egin daitezke.

Euskadiko Autonomia Erkidegoan, azterketara aurkezteko deialdia Deustuko Unibertsitateak egiten du, Bilboko egoitzak zein Donostiakoak.

Aurreikusita dago probak hil bakoitzaren azken ostegunean egitea; abuztuan eta abenduan ez da deialdirik egiten. Ordutegia Cervantes Institutuak ezartzen du.

Egiaztagirien baliozkotasuna eta indarraldia

CCSE proba: gainditu duzula ziurtatzen duen egiaztagiriak 4 urteko baliozkotasuna izango du, azterketarako deialdia egin zenetik kontatuta.

DELE proba: baliozkotasun mugagabea du, hau da, egiaztagiria behin lortuz gero, ez du iraungitzerik.

Informazio gehiago

Behar bereziak dituzten pertsonak

Cervantes Institutuak CCSE eta DELE probak egiteko erraztasunak eman diezazkieke ondorengo egoeretan dauden pertsonei:

1)Desgaitasunen bat duten pertsonak (iragankorra edo iraunkorra), edo ikasteko arazoak dituztenak:

  • Ikusmen ahuldua, partzialki edo guztiz
  • Entzumen ahuldua, partzialki edo guztiz
  • Motrizitate ahuldua
  • Ikasteko arazoak (dislexia edo disgrafia)

2)Erlijioko barrutegietan bizi diren pertsonak, edo osasun etxeetan ingresatuta daudenak 2 hilabete baino gehiago.

Informazio gehiago

Azterketak egiteko dispentsa

Era berean, Justizia Ministerioan eskaria egin eta gero, CCSE eta DELE probak egiteko salbuetsita egon ahalko dira:

  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) Espainian ikasi eta gainditu duten pertsonak.
  • Irakurtzen eta idazten ez dakiten pertsonak.
  • Ikasteko zailtasunak dituzten pertsonak.

Dispentsa-eskaera bizilekua Espainian bertan izateagatik Espainiako nazionalitatea eskatu aurretik egin behar da nahitaez. Ezin izango da bizilekua Espainian bertan izateagatik Espainiako nazionalitatea eskatu, harik eta Justizia Ministerioak dispentsa-eskaera ebatzi arte.

Dispentsa-eskaera hori honela egin daiteke:

Aurkeztu beharreko dokumentuak: