Etorkinen borondatezko itzulera.
Borondatezko itzulera Programak itzultzeko aukera eskaintzen die haien jatorrizko herrialdera itzuli nahi duten eta baldintzak betetzen dituzten pertsonei (etorkinak, asiloa eskatzailea, errefuxiatuak, babes subsidiario -estatutua onartuta duten pertsonak)
Programa hauek kudeatzeko ardura gobernuz kanpoko erakundeek eta etorkinen arretan espezializatuta dauden nazioarteko erakundeek dute.
Programak ondorengoak dira:
1. Gizarte-arretako borondatezko itzulera programa. Europako Erkidegokoak ez diren eta urrakortasun-egoera berezian dauden etorkinei zuzenduta. Urrakortasun-egoera berezi hau egiaztatu behar da bizilekuaren inguruko Gizarte Zerbitzuen bidez edo GKE espezializatuen bidez.
- Nazioarteko Migrazio Erakundeak pertsonentzako honako programak kudeatzen ditu:
- erregulartasun-egoera administratiboa
- irregulartasun-egora administratiboa.
2. Produkziora bideratutako borondatezko itzulera programa. Europar Batasunetik kanpoko etorkinei zuzendutako programa, hain zuzen ere, itzultzera behartuta egon ez, baina sorterrira itzuli eta han enpresa-proiektua hasi nahi duten etorkinei. OIM, Migrazioen Nazioarteko Erakundeak kudeatzen du.
3. Langabeziaren kontribuzio prestazio metatua eta aurretiaz ordaintzeko laguntza osagarrien programa, jatorrizko herrialdera itzuli nahi duten erkidegotik kanpoko atzerritar langileei zuzenduta.
Enplegua eta Gizarte Segurantzako Ministerioak telefono -902 882 120- bidezko doaneko arreta ematen du, Migrazioen Zuzendaritza Nagusiaren Borondatezko Itzulera Unitatearen bitartez.
4. Zenbait herrialdek, Enbaxaden edo Kontsulatuen bitartez, programa espezifikoak dituzte beraien herritarrentzat.