Dokumentuak legeztatzea
Atzerriko dokumentuak legeztatzea behar beharrezkoa da Espainian baliagarri izan daitezen. Dokumentuok legeztatu behar izatetik salbuesten duten nazioarteko hitzarmen edo akordiorik egon ezik, dokumentua egin duen herrialdeak jarritako prozeduraren arabera egingo da legeztatzea:
1. Hagako oharra
Hagako hitzarmenaren arabera, 1961eko urriaren 5ekoa, hitzarmen horretan sartuta dauden herrialdeetako dokumentuei eskatzen zaien formalitate bakarra dokumentua egin duen Estatuko aginte eskumendunak jarritako ohar-zigilua da, eta berau baliagarria da Espainiako edozein aginte-organorako. Udalerrian dauden nazionalitateetako batzuk dira, besteak beste, Argentina, Kolonbia, Ekuador, edo Europar Batasuneko herrialdeak Errumania eta Bulgaria barne. Hagako hitzarmena izenpetu duten herrialde guztien zerrenda lotura honetan kontsultatu daiteke.
2. Bide diplomatikoa
Prozedura honen helburua Hagako hitzarmena sinatu ez duten herrialdeetan (Senegal eta Txina, esaterako) igorritako erregistro zibileko dokumentuak, notario-agiriak eta dokumentu administratiboak legeztatzea da. Horretarako, dokumentazioa agintzaritza hauetan aurkeztu behar da, eta eurek zigilua ipiniko dute, ordena honetan:
Jatorrizko herrialdean:
- 1. Agiria egin duen jatorrizko herrialdearen Departamentu edo Ministerioa.
- 2. Jatorrizko herrialdearen kanpo arazoetarako ministerioa.
- 3. Jatorrizko herrialdean dagoen Espainiako agente diplomatikoa edo kontsula.
Espainian:
- 4. Madrileko kanpo arazoetarako ministerioaren legeztatze-zerbitzua.
Azken tramite hau egiteko aurretiazko txanda eskatu behar da. Ondoren, dokumentua aurkeztu behar da helbide honetan:
Espainiako Kanpo Gaietarako eta Lankidetzako Ministerioa.
Legalizazioen Saila
Pardiñas Jeneralaren kalea, 55 (Padilla izkina).
28016 Madril.
Aurretiazko txandaz gain, dokumentuok beste modu honetan ere legeztatu ahal dira: goiko helbidera posta zertifikatu bidez bidalita.
Ez da beharrezkoa izango legeztatze-zerbitzura jotzea atzerriko agiriak segurtasun-etiketa -agiriaren jatorrizko herrialdean Espainiak duen kontsul-etxeko bulegoak jarritakoa- badu.
Atzerriko hizkuntza baten dauden dokumentu guztiek gaztelaniazko itzulpenarekin aurkeztu behar dira. Itzulpena honela egin daiteke:
- Espainiak atzerrian duen edozein ordezkaritza diplomatikoaren bidez.
- eskatzailearen herrialdeak Espainian duen ordezkaritza diplomatikoaren bidez.
- zinpeko itzultzaile baten bidez.
- kanpo Arazoetako eta Lankidetzarako Ministerioak zuzenean legeztatutako agiriak egiten dituzten atzerriko ordezkaritzen zerrenda.
Informazio gehiago
Kanpo Arazoetako eta Lankidetzarako Ministerioak
913791655
legalizaciones@maes.es