Erroldatzea
Erroldatzeak Udal-Erroldan, hiriko bizilagun guztiak agertzen diren erregistroan, izena ematea esan nahi du. Espainiar herritartasuna nahiz atzerrikoa duen pertsona oro erroldatu daiteke, egoera administratibo erregularra nahiz irregularra eta edozein adin eduki arren.
Erroldatzea
Udalerrian bizi direnek erregistro honetan eman behar dute izena nahitaez.
- Eskubide bat da.
- Izapide ofizial, gizarte laguntza eta laguntza ekonomiko askotan baldintza bat izan daiteke.
- Horri esker, Banako Osasun Txartela eska daiteke, edo adingabeak eskolan sartu edo udalerriko gizarte zerbitzuen laguntza jaso daiteke.
- Pertsona horrek Espainian bizi izan den denbora egiaztatzeko balio du.
- Bizilagunen bizi-baldintzak hobetzeko programetan parte hartzea ahalbidetzen du.
Europako Erkidegokoa ez den atzerritarrak, iraupen luzeko egoitza-baimena, duenak salbu, Udal-Erroldan izen ematea berritu behar du izena eman zuenetik bi urte igaro baino lehen. Ez badu hori egiten, udalak baja eman diezaioke aurretik entzunaldia eman gabe.
Baldintzak
Barakaldon erroldatzeko beharrezkoa da:
- Adinez nagusia izatea edo adingabekoa izanez gero baimena izatea.
- Hirian bizitzea.
Izapideak
Erkidegokoak ez diren atzerrikoentzako balio duten dokumentu identifikatzaileak dokumentuan emandako Atzerritarraren Identifikazio-Zenbakia edo pasaportea dira. Adingabekoek Familia-liburua edo legez onartutako jaiotze-txartela behar dute.