Diskriminazioaren biktimenganako arreta
Eraberean Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak bultzaturiko sarea da. Arraza, etnia edota nazio jatorriak, zein sexu-orientazioa eta -identitateak eta genero identitateak eragindako diskriminazioari aurre egitea du helburu.
Sarea aipaturiko Sail honek eta hainbat giza erakundek osatzen dute. Erakundeok era nabarmenean immigrazio arloan, ijitoen herriaren sustapenean eta LGTB taldeen sustapenean lanean dihardute.
Eraberean sareak oinarrizko helburu hauek ditu:
- 1. Tratu berdintasuna eta diskriminaziorik ezari buruzko politika zehatzak bideratzea eta sustatzea - batez ere, aipaturiko arrazoiengatik sortuak diren kasuetan - eta politika sektorialetan tratu berdintasuna eta diskriminaziorik eza printzipioa barneratzea.
- 2. Tresnak jartzea pertsonen eskura. Hau da, informaziorako, aholkurako zein norabide emateko tresnak jartzea, tratu diskriminatzaile batengatik beraien eskubideak babestu behar dituztenean.
- 3. Aipaturiko tresnak dagoeneko indarrean dauden beste batzuekin batera antolatzea. Hots,
- a. Bestelako bazterkeria arrazoietara bideratutakoak (sexua, aniztasun funtzionala, eta abar)
- b. Eta eremu publikoan dihardutenak
- c. Gizarte zibilak, historian zehar, garatu dituen ekimenek sortuak.
Sinergiak sortuz, elkarri osatuz eta elkar indartuz.
Eraberean sareak EAE osoan lan egiten du eta indarra eremu pribatuan bereziki jartzen du. Bi aurpegiko sarea da:
- Batetik, prebentziorako planteamendua du. Pedagogikoa, kontzientziaziorako eta gizartearen sentsibilizaziorako planteamendua da. Epe ertainera eta epe luzera begira, gizartea eta kultura eraldatzeko plantemendua da. Horretarako, programak eta ekintzak tartetakatzen ditu: eragileen formazioa, zabalkunderako materialaren lanketa, gizarte erakundeei zein bestelako instituzioei zuzenduriko aholkularitza eta abar.
- Bestetik, planteamendu eragilea du. Egoera zehatzen aurrean, kalteturik suerta daitezkeen pertsonei laguntza eskaintzea ahalik eta azkarren. Horretarako autonomia mailan sarea zabalduko da antenen modura lan egingo duten erakundeen bidez. Antena hauek egoera diskriminatzaileak antzemango dituzte eta hauek pairatu dituzten pertsonei arreta emango diete.
Erakunde laguntzaileak: