Gizarte zerbitzuak
Udalaren Gizarte Zerbitzuak
Barakaldoko Udalak baditu zenbait gizarte-zerbitzu, pertsonekin, familiekin eta kolektiboekin esku hartzen dutenak honako gai hauek tartean: informazioa, trebetasun sozialak, autonomia fisikoa eta psikikoa, bizikidetza-harremanak, prestakuntza, lana, maila ekonomikoa, etxebizitza eta gizartean parte hartzea.
Barakaldon bizi diren pertsona guztientzako zerbitzuak dira, pertsona horiek erroldatuta egon zein ez, edozein nazionalitatetakoa direla eta bizileku-baimena eduki zein ez.
Udalaren Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak
Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen bitartez bideratzen da sarrera. Harrera egiten diete udal gizarte-zerbitzuetara lehenengo aldiz joaten direnei, bulegoetara joanda zein telefonoz.
Lehenengo hitzorduan informazioa eta biderapena ematen dira, eta kasuari buruzko hasierako balorazioa egiten da. Beharrezkoa bada, ondorengo hitzorduetan etengabeko esku-hartzeari eutsiko zaio. Eskatzaileari gizarte langile bat esleituko zaio prozesu osorako.
Eginkizunak:
- Gizarte eskubideei eta baliabideei buruzko informazioa eta biderapena ematea eta baloratzea.
- Banakoekin eta familiekin esku harzeko planak egitea, pertsona edo familia bakoitzari egokituak, egoera psikikoa eta soziala hobetzeko.
- Babesik eza, arriskua, tratu txarra edota edozein pertsona (emakumeak, haurrak, adinekoak edo bestelakoak) bertan behera uztea.
- Laguntza zerbitzua ematea interesa duenaren etxean bertan.
- Pertsonak, familiak eta taldeak gizarteratzeko esku-hartze egitarauak lantzea, bazterketaren prebentzioa lehenetsiz.
- Partaidetzaz jabearazteko eta hura sustatzeko egitarauak egitea.
- Prestazioen tramitazioa kudeatzea.
- Udalerriaren gizarte beharrak aztertzea, beharrezko baliabideak kudeatzeko edota sortzeko.
Baliabideak eta egitarauak
- Profesional batek emandako banako laguntza.
- Esku-hartze planak edo interesa duen pertsonarekin adostutako hitzarmenak.
- Gizarteratze eta laneratze egitarauak.
- Diru prestazioak.
- Atzerritartasunaren eremuko aholkularitza
- Gizarte eta Hezkuntza-arloan esku hartzeko taldeak: adin-txikikoen eta familien hezitzaileak.
- Eskola laguntza.
- Laguntza Psikologikoa.
- Etxez etxeko Laguntza Zerbitzua.
- Adinekoei laguntzea.
- Telelaguntza.
- Eguneroko jarduerak egiteko laguntza behar duten 60 urtetik gorakoentzako eguneko zentroak.
- Adinekoen egoitzan sartzea.