Etxebizitza lortzea


Etxebizitza lortzeko ohiko formulak bi dira: erostea edo alokatzea. Erosketa izanez gero, erosleak eta saltzaileak egindako salerosketaren kontratua eskritura publiko bihurtu ohi da. Hau da, notarioaren aurrean sinatzen dute kontratua eta Jabetza Erregistrora bidaltzen dute salerosketa egiaztatzeko. Etxea errentan hartuz gero, alde biek egin ohi dute dokumentu pribatu bat.

Etxebizitza librea, babestua edo titularitate publikokoa izan daiteke. Informaziorako zerbitzu publikoak daude, hala nola, (Etxebide); baita higiezinen agentzia eta sustatzaile pribatuak ere.

Etxebizitza librea, babestua edo titulartasun publikokoa izan daiteke. Informazio zerbitzu publikoak (Etxebide eta Eretza) eta higiezinen enpresa eta sustatzaile pribatuak daude.

Etxebizitzarako laguntza publikoak

Salmentarako nahiz alokairurako laguntza publikoak daude. Euskadin laguntza publikoak jaso ahal izateko Etxebide-Etxebizitza Euskal Zerbitzuan izena eman behar da; bertan, informazioa eta izena emateko bete behar den eskaera eskaintzen dituzte. Eskaeran, pertsonak etxebizitza berrian berekin batera biziko diren familiakoen oinarrizko datuak jaso behar ditu.

Informazioa eskuratzeaz gain, Etxebideren bulego laguntzaileen sarean eskatu eta eman daiteke orria.

Etxebideko erregistroan izena emateko, baldintza hauek bete behar dira:

  • 18 urte baino gehiago izatea edo adingabe emantzipatua izatea.
  • Barakaldon edo EAEko beste udalerri batean erroldatuta egotea.
  • Eskaera egin aurreko bi urteetan babes ofizialeko etxebizitzarik lortu ez izana, alokairu kasuetan izan ezik.
  • Gutxieneko diru-sarrerak egiaztatzea eta gehieneko diru-sarrerak ez gainditzea. Gutxieneko eta gehieneko diru-sarrera haztatuak ondorengoak dira: 3.000etik 21.000 eurora, hutsik dauden etxebizitzak alokatzeko - Bizigune Programa. 3.000etik 25.000 eurora, etxebizitza sozialak alokatzeko. 3.000etik 39.000 eurora, erregimen orokorreko babes ofizialeko etxebizitzak eta zuzkidura-alojamenduak alokatzeko. 9.000etik 39.000 eurora, erregimen orokorreko babes ofizialeko etxebizitzak erosteko. 9.000etik 25.000 eurora, erregimen bereziko babes ofizialeko etxebizitzak erosteko. 12.000etik 50.000 eurora, tasatuko etxebizitzak erosteko eta alokatzeko.

Irizpide orokor horietatik kanpo udal ondareko etxebizitzak lortzeko aukera badago. Ezinduentzat ere badira laguntza bereziak.

Administrazioak datuak egiaztatzen ditu.

Atzerritarrek bizileku-baimena indarrean eduki behar dute. Erosketa-erregimena aukeratu nahi bada, baimen horrek iraunaldi luzekoa izan behar du.

Euskal Etxebizitza Zerbitzuan-Etxebide zenbait aukera daude:

  • Etxebizitza berria erostea (bi modalitate).
  • Erabilitako etxebizitza erostea.
  • Tasatutako etxebizitza erostea
  • Babes ofizialeko etxea alokatzea.
  • Gizarte etxebizitza alokatzea.
  • Erabilitako etxebizitza alokatzea - BIZIGUNE PROGRAMA

 

  • Babes ofizialeko etxebizitzarik lortu ez izana eskabidea aurkeztu aurreko bi urteetan (alokairuzkoa salbu).
  • Gutxieneko diru-sarrera batzuk egiaztatzea, eta gehienezko batzuk ez gainditzea.
  • Administrazioak datuok egiaztatuko ditu.

    Atzerritarrek berton egoteko baimena eduki beharko dute, indarrean dagoena. Erosteko etxebizitza lortu nahi bada, iraupen luzeko baimena beharko dute.

    Barakaldoko udal etxebizitzak

    Udalak babes publikoko etxebizitzak ditu alokairuan emateko. Horien helburua da beren egoera sozial edo ekonomikoagatik merkatu librean etxebizitza eskuratzeko zailtasunak dituztenei alokairuzko etxebizitza hornitzea.

    Hala jasotzen du udal wegbunean kontsultatu dezakezun ordenantza honek: www.barakaldo.org/portal/web/accion-social/insercion-social

    Argibideak behar badituzu, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetara ere jo dezakezu.

    Beste laguntza batzuk

    Barakaldoko udalak laguntza espezifikoak eskaintzen ditu Eretza elkartearen bitartez. Udalaren menpekoa de elkarte horrek babes publikoko etxebizitza berriak eta horien birgaitzea sustatzen ditu.

    Eretza, erabilitako etxebizitzak birgaitzearen kasuan, laguntza-eskaerak bideratzen ditu, bereziki fatxadetarako, teilatuetarako eta igogailuak instalatzeko.

    Laguntzak higiezin osoko jabekideen komunitateak eskatzen ditu eta itzuli beharrik gabekoak (emandako zenbatekoa itzultzeko beharrik ez dago) edo kreditu bat ordaintzeko laguntzak izan daitezke. Komunitate osoaren erabaki bat denez, beharrezkoa da horren akta bat eratzea eta normalean komunitateko lehendakariak aurkezten du.