Sarrera


Europar Batasunekoak ez diren herrialdeetako atzerritarrek Espainian lan egin dezakete besteren kontura (enplegatzaile batek kontratatua) edo euren kontura baldintza jakin batzuk beteta. Horretarako lan eta bizileku-baimena behar da. Baimen hori jatorrizko herrialdean lortu behar da, bizileku-baimenaren titularra izan ezik. Espainian modu irregularrean egoteak berekin dakar lan eta bizileku-baimena lortzeko eskabidea ez onartzea dakar.

Lan egin ahal izateko beharrezkoa da 18 urtetik gora izatea, nahiz eta 16 urtetik aurrera lan egin daitekeen guraso edo tutoreen baimenarekin.

Lan- eta Egoitza-Baimenik gabe kontratatutako langile atzerritarrak ez daude legezko egoeran baina lan-eskubideak dituzte. Ez-ohikotzat jotzen den edozein egoera, gehiegizko ordutegiak, soldata bereizkeriak, zenbatekoak erreklamatzea, istripu arriskuak edo bidegabeko kaleratzeak esaterako, edozein erakunde sindikali (ELA, CC.OO., LAB edo UGT) edo lan-agintaritzari (Lan-Ikuskaritza) jakinarazi dakioke.

Bizileku eta lan baimena duten atzerritarrek lana eska dezakete, eta horretarako, Lanbide edo Lanbide Gurutzeta-Euskal Enplegu Zerbitzuan eman behar dute izena. Erakunde horretan izena emateak lan heziketa ikastaroak egiteko aukera ematen du. Bizileku eta lan baimena duten atzerritarrez gainera, bizileku baimena duten atzerritarrek ere eman dezakete izena Lanbiden lana eskatzeko .

Langabe izatea, Lanbide edo Lanbide Gurutzetaren bitartez egiazta daiteke. Egiaztagiri hori oso baliagarria gerta dakioke enplegu-emaileari, kontratuan hobariak lor ditzake eta.

LANA BILATZEA


Barakaldoko Udalak Inguralderen bidez doako informazioa ematen du lanerako prestakuntzari eta enpleguari buruz, bai besteen kontura zein norbere kontura lan egiteko. Era berean Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen ere informazioa ematen dute eta beste baliabide batzuetara bideratzen dute jendea, lanerako orientabideei eta enplegurako prestakuntzari dagokienez; hori Auzolan bezalako programen bidez.

Lanbide edo Lanbide Gurutzeta Euskal Enplegu Zerbitzuak ere ematen du gai horiei buruzko informazioa.

Heziketa profesionalaren alderdi espezifikoetarako, aipatutako erakunde horietara jotzeaz gain, Hobetuz bezalako erakunde publikoetara edo lanbide heziketako zentroetara jo daiteke.

Inguralde

Inguralde Barakaldoko Udalaren zerbitzu zentro bat da eta heziketaz, enpleguaz eta sustapen ekonomikoaz arduratzen da. Hainbat lokal ditu.

Prestakuntzaren edota norberaren edo besteren konturako enpleguaren berri izan nahi duen Barakaldon erroldatutako edozein pertsonak eska diezaioke babesa Inguralderi, bereziki enplegua bilatzeko laguntza behar duten langabeek.

Era berean, erakunde honen zerbitzuak erabil ditzakete enpresa bat eratu nahi duten Barakaldoko pertsonek.