Helduen heziketa eta euskara / gazteleraren irakaskuntza
Zenbait ikastetxetan helduen hezkuntza doakoa da. Honako hau izan daiteke Barakaldoko Helduen Hezkuntzarako Ikastetxeak eskaintzen duen trebakuntza:
- oinarrizko hezkuntza eta gazteleraren ikaskuntza.
- bigarren hezkuntzako ziurtagiria lortzea.
- 25 urtetik gorakoentzat unibertsitatean sartzeko prestakuntza.
Izena emateko ohiko epeak bi dira:
- Lehenengo lau hilekorako: maiatza, ekaina eta iraila.
- Bigarren lau hilekorako: urtarrila.
Hala eta guztiz ere, gaztelerazko alfabetatze-mailetan eta atzerritarrentzako gazteleran kurtso osoan zehar onartzen dira ikasleak, plazarik libre badago.
Onartua denean, matrikula gauzatzeko nortasun agiri tamainako hiru argazki eta nortasun agiriaren, pasaportearen edo egoitza-txartelaren fotokopia aurkeztu behar dira.
Non?
Euskara eta beste hizkuntza batzuk: Hizkuntza Eskola
Hizkuntza Eskola Ofiziala zentro publiko bat da eta ondoko hizkuntzen prestakuntza eta tituluak ematen ditu: euskara, ingelesa, frantsesa eta alemana. Barakaldon, eskola ofizial horrez gain, beste zentro pribatu batzuk daude.
Euskara zehazki: Udal Euskaltegia
Udal Euskaltegia maila guztietako euskara irakasten duen zentro publikoa da.
Aldi berean, Barakaldon badira euskara ikasteko programak eskaintzen dituzten beste euskaltegi pribatu eta itunpeko batzuk.
Lanbide-heziketarako
Lanbide Hastapeneko, Lanbide Heziketako edo Batxilergoko ikasketak burutzeko hainbat zentro daude.
Ikasketak baliozkotzea
Aukera dago baliokidetzeko atzerrian eskuratutako unibertsitateko heziketa-tituluak nahiz unibertsitatekoak ez direnak.
Informazio gehiago
Informazio gehiago nahi bada edo arazoren bat konpondu nahi bada ondoko zentroetara jo daiteke:
Barakaldoko Udaleko Hezkuntza, Euskara eta Kirolen Arloa.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritza-Ikasle etorkinak onartzeko zerbitzua.