Atzerriko tituluak onartzea
Atzerrian egindako ikasketak Espainian aintzatesteko 3 prozedura daude:
- Homologazioa
- Baliokidetasuna
- Baliozkotzea
Prozedura bat edo bestea aukeratzea, aitortu nahi diren ikasketen araberakoa izango da.
Homologatu nahi den titulua lanbide arautu baten jardunari buruzkoa denean, homologaziora joko da. Araututako lanbide horiek azaroaren 21eko 967/2014 Errege Dekretuaren 1. eranskinean daude, eta 36 lanbide biltzen dira guztira.
Baliokidetasunera joko dute arautu gabeko lanbide bati buruzko titulu baten aitorpena egin nahi dutenek (Errege Dekretuaren 1. eranskineko zerrendan ez daudenak).
Baliozkotzea da ikasketa horiek Espainiako unibertsitate batean jarraitzea ahalbidetzen duten goi-mailako ikasketen onarpen ofiziala, ondorio akademikoetarako. Ez da lortu den titulazio bat baliarazi nahi, baizik eta atzerrian egindako eta gainditutako irakasgai multzo bat. Kasu horretan, ikasleak bere ikasketekin jarraitzeko aukeratu duen Espainiako Unibertsitatea izango da organo eskuduna.
Maila bakoitzaren baliozkotze-mailak eta gaitasunak
Eusko Jaurlaritza (unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak)
- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Graduatu-titulua
- Batxilergoko lehenengo maila
- Batxilergoko titulua
- Erdi-mailako edo goi-mailako lanbide-heziketako irakaskuntzak
- Irakaskuntza artistikoak eta erregimen berezikoak
Hezkuntza Ministerioa
- Unibertsitateko tituluak
Atzerriko unibertsitate-tituluen homologazioa eta baliokidetasuna
Edozein pertsonak eska dezake atzerrian eskuratutako goi-mailako hezkuntzaren tituluak homolagatzeko.
Homologazioak eta baliokidetasunak balio ofiziala ematen die titulu horiei Espainian, homologatzen den tituluaren ondorio akademiko edo profesional berekin, ematen den egunetik aurrera. Kasu batzuetan, aldez aurretik prestakuntza-baldintza osagarriak gainditzearen baldintzapean egon daiteke.
Espainiako Gobernuko Hezkuntza Ministeriora jo behar da eskaera eta egiaztagiriekin, eta tasa batzuk ordaindu behar dira.
Non?
Unibertsitateaz kanpoko atzerriko tituluak eta ikasketak homologatzea eta baliozkotzea
Unibertsitateaz kanpoko atzerriko ikasketak homologatzeko eta baliozkotzeko eska dezakete Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren pertsonek. Horregatik, nahitaezkoa da dagokion udalaren errolda-ziurtagiria aurkeztea.
Egindako ikasketen baliokidetza ezagutzeko, baliokidetza taulak daude, herrialdeka.
Beste aldetik, lan kontuetarako, Espainiako DBHko 4. kurtsoaren aurrekoen parekoak diren atzerriko ikasketak onartzea eska daiteke.
Non?
Eskaerak, dokumentazioaz eta tasen ordainketaz batera, Zuzenean zerbituzan aurkezten dira.
Homologazioen alorrean, badago Bizkaian horretan diharduen entitate bat, zeinak informazioa eta aholkularitza doan ematen dituen: