Aisialdi eta kultura
Barakaldok baditu aisialdi eta kulturari begira gizarte eta komunitate-arloko zenbait programa, goizez eta arratsaldez.
Kultur programak
Kultura Geletan parte hartzeko ez da beharrezkoa aldez aurretik prestakuntza zehatz bat edukitzea, pertsonen trebetasunak sendotzea eta garatzea dute helburu, eta era berean sormena landuz aisialdia ematea.
Adin guztietakoentzat dira, arte plastikoetan, esku-lanetan edo beste kultur jarduera batean hasi eta horiekin ondo pasatu nahi dutenentzat dira. Esperientzia eta praktika kulturaletan sartu eta erabiltzen dituzten teknikak ezagutzera ematea dute xede; eta gerora, gura izanez gero, horietan sakontzeko aukera dago.
Gelen programazio osagarri hainbat hitzaldi, erakusketa, solasaldi, irteera kultural eta ikuskizun izaten dira.
Barakaldoko Udalaren kultura-etxeen sarean daude zehaztuta jarduerak eta ordutegiak.
Gazteen arloko dinamizazio-taldea
Barakaldoko Udaleko gazteen arloko dinamizazio-taldeak 12 urtetik 30era bitarteko gazteak ditu helburu. Urte guztian tailerrak, ikastaroak, abentura anitzeko bidaiak eta gazteen topaketak antolatzen dituzte, besteak beste.
Taldeak gazteen elkarteei laguntza ematen die eta eskolaz kanpoko jardueren programak ere sustatzen ditu, hasi Karibeko dantzetatik edo hip-hopetik eta borroka-arte edo argazkigintzaraino.
Informazio zehatza nahi bada Gazte Informazio Zerbitzura, Giltzarri plataforma eta Barakaldoko Gaztegunera eta Gurutzetako Gaztegunera jo behar da.
Kultur eta kirol eskaintza
Barakaldo Antzokiaren programazioak kulturaren eta artearen alderdi anitz hartzen ditu bere baitan.
Gainera, Barakaldoko Udalak kirol aukera zabala eskaintzen du Udal Kirol Erakundearen (UKE) bitartez.