Larrialdietako osasun-laguntza


Larrialdiko laguntza medikoa edozein pertsonaren eskura dago, kontuan hartu gabe nazionalak edo atzerritarrak diren, edo erregularizatuta dauden ala ez. Era berean, beharrezkoa da behar den arreta ematea haurdunaldiaren jarraipenean, erditzean eta erditu ondoren, edo adingabeentzat. Hala ere, horretarako eskubide osoa izateko, Osasun Txartel Indibiduala edo aldi baterako Osasun Laguntzako Agiria (DAST).

Horiek tramitatu gabe izanda ere jaso daiteke laguntza Osakidetzako zentroen bidez. Horrelakoetan, behin osasun arazoa artatuta laguntza medikoa doakoa izan dadin, osasun-zentro batera bideratuko da pertsona, eskabidea aurkez dezan.

Informazio gehiago

Eusko Jaurlaritzako Osasuneko Lurralde Zuzendaritza

Larrialdietarako laguntzaren ordutegia

Ohiko ordutegian, 8:00etatik 20:00ak arte, osasun-zentroek zaintzako mediku bat dute kasu larriez arduratzeko.

Ordutegi horretatik kanpora eta biharamuneko 8:00etara, Sestaoko Etengabeko Laguntzarako Tokira joan beharko da edo Gurutzetako Ospitalera edo San Eloy Ospitalera.

112 doako telefonora ere deitu daiteke. Egoera aztertuta, jarraibideak ematen dituzte horretan.