Emakumearen Arloa
Barakaldoko Udaleko Emakumearen Arloak Barakaldoko emakumeen eskaerak bideratzen ditu. Emakumeen kezka isilduei erantzun nahi die eta gizon eta emakumeen artean benetako berdintasun eraginkorrerako bidea erraztu nahi du.
Arlo horrek hainbat zerbitzu ditu:
- Emakumeentzako Aholku Zentroak aholkularitza integral-juridikoa eskaintzen du eta erabat doakoa da. Hitzordua eskatzeko Zentrora bertara jo behar da.
- Tratu txarrak jasandako emakumeari arreta psikosoziala eskaintzeko Zerbitzuak tratamendu psikologiko espezializatua eskaintzen dute generozko tratu txarren biktima diren emakumeentzako, baita egoera hori jasaten duten bere inguruko pertsonentzako ere.
- Tratu txarrak jasaten dituzten emakumeentzako tele-laguntza sistema, telefono mugikorraren itxura duten terminalek osatua; erasoa jasateko arriskua badago polizia presaz agertzea ahalbidetzen du eta behar izanez gero, emakumeei laguntza psikologikoa eskaintzen die.
Non?
Kontsumitzailearentzako Informazioaren Udal Bulegoa (KIUB)
Kontsumitzailearentzako Informazioaren Udal Bulegoa (KIUB) Barakaldoko Udalak Inguralderen, bidez eskaintzen duen doako zerbitzua da; produktu edo zerbitzuren bat erosi, erabili edo gozatzen duen edozein pertsonarentzat da eta pertsona horrek dituen eskubideak babesten ditu:
- Osasuna eta segurtasuna babesteko eskubidea.
- Interes ekonomiko eta sozialak babesteko eskubidea.
- Informazio zuzena jasotzeko eskubidea.
- Kontsumoari buruzko hezkuntza eta prestakuntza izateko eskubidea.
- Ordezkaritza, kontsulta eta partaidetzarako eskubidea.
- Gutxiagotasun egoeretan babesa jasotzeko eskubidea.
- Jasandako kalte-galerengatik kalte ordaina jasotzeko eskubidea.
KIUBak kontsumitzaileari ondoko arreta eskaintzen dio:
Bere eskubideen eta zerbitzuak erosi edo kontratatzean gerta litezkeen gatazken konponbidearen berri ematen dio.
Erreklamazioak eta kexak izapidetzeaz arduratzen da.
Kontsumo gaiekin lotutako beste organismoen berri ematen du.
Kontsumoaren Areto Iraunkorra.
Etxebizitza, aseguruak banku zerbitzuak, "mirarizko produktuak", etxez-etxeko zerbitzuak, ingurumena, bidaiak, hornidura zerbitzuak, laguntza teknikoak eta autoak bezalako gaien kontsumoari buruzko prestakuntza ematen du.
Menpekotasunen Prebentzioa Zerbitzua
Banan-banako Arreta Zerbitzua da (hitzordua hartuta), zeinetan edozein barakaldarrek izango duen droga-menpekotasunen alorrean aholkularitza eskainiko dion profesionalaren laguntza.
Non?