Udala gertuago
UDAL ZERBITZUAK
Hiritarra Atenditzeko Zerbitzua (HAZ)
Barakaldoko Udalak Hiritarra Atenditzeko Zerbitzua (HAZ) du, Administraziora gerturatzea errazten duen eta erantzun bizkor eta eraginkorra ahalbidetzen duen informazio eta izapide puntu bat.
Zerbitzu hori zuzena izan daiteke hiriko hiru puntutan (Barakaldoko erdigunea, San Bizentiko bulegoa eta Gurutzetako auzoa) edo telefono bidezkoa (010 telefono zenbakia) eta gazteleraz, euskaraz, ingelesez, alemanez, frantsesez eta errusieraz erantzun dezake.
HAZak ondoko gaien berri ematen du: udal zerbitzu eta izapideak, espedienteen izapide-egoera; udaletik kanpoko zerbitzu, entitate eta izapideak; beste izapide batzuk: ogasuna, erroldatzea, familia biltzeko etxebizitzaren bizigarritasun-txostena eskatzea; atzerriko egoiliarrak gonbidatzea; sustraitze sozialaren txostena eta proposamenak, oharrak eta erreklamazioak jasotzea.
Non?
Hiritarra Atenditzeko Zerbitzua (HAZ)
010 informazio-telefonoa
Herritarrek bulegoetara joan beharra ez edukitzeko telefono bidezko sistema erabilerraza.
08:00etatik 20:00etara funtzionatzen du, etenik gabe, urteko egun guztietan, urtarrilaren 1ean eta abenduaren 25ean izan ezik.
Udalarekin zerikusia duten gaiei erantzuten diete batez ere; eta ahal izanen gero, Bilbori edo erakundeei buruzko informazioa ere ematen dute; hau da, erakunde publiko, herritarren elkarte, ekipamendu, zerbitzu, garraio publiko, komunikabide, agenda kulturalari eta abarri buruzko informazioa ematen dute.
Bilbotik deitzen ez bada edo sakelako telefonoa erabiliz gero, zenbaki honetara deitu behar da: 944010010.